299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nabaskozeko Udalak, 2020ko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako jendaurreko aldian erreklamaziorik aurkezten ez bada, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Nabaskozen, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L2015428