299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Murillo el Cuendeko Udalak, 2020ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko udal aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan (Arradan) egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Arradan (Murillo El Cuende), 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015380