299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Herri honetako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, barnean harturik entitatearen beraren aurrekontua eta Miranda Argako Virgen del Castillo zahar etxea erakunde autonomoarena, bai eta bi aurrekontuok betearazteko oinarriak ere.

Aurrekontu orokor eta bakarra, espedientearen gainerakoarekin batera, jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, aplikatu beharreko araudian xedaturik dagoenari jarraituz.

Jendaurreko epea iragaten bada aurrekontuaren aurkako erreklamazio edo alegaziorik gabe, behin betiko onetsitzat joko da. Nolanahi ere, argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, kapituluka laburturik.

Miranda Argan, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2015263