299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LONGIDA

2021eko karga-tasak

Longidako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

1.1. Karga-tasa hauek onestea, 2021eko urtarrilaren 1eko ondorioekin:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,14.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,14.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

  • Etxebizitzen zaharberritzea: %2,06.
  • Nekazaritzako nahiz abeltzaintzako nabeak egitea edo moldatzea: %2,575.
  • Etxebizitza berriak: %3,09.
  • Bestelako eraikuntza, instalazio eta obrak egitea: %3,09.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: %14,42ko karga-tasa. Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean finkatu diren gehieneko koefizienteak aplikatuko dira, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, jarri ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bestela.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Longidan, 2020ko abenduaren 7an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.

Iragarkiaren kodea: L2015317