299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GIRGILLAO

2021erako zerga-tasak

Girgillaoko Udalak, 2020ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat:

1. 2021eko ekitaldirako, ondotik aipatzen diren zenbatekoak, karga-tasak eta ponderazio indizeak ezartzea, udal zergei eta tasei dagokienez:

–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioen %0,35.

–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: karga-tasa izanen da katastroko balioen %0,60.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa %3,4 izanen da obrak gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: karga-tasa, %12.

–Koefizienteak:

  • Urtebetetik behera: 0,07.
  • Urtebete: 0,07.
  • 2 urte: 0,09.
  • 3 urte: 0,09.
  • 4 urte: 0,09.
  • 5 urte: 0,09.
  • 6 urte: 0,08.
  • 7 urte: 0,06.
  • 8 urte: 0,06.
  • 9 urte: 0,06.
  • 10 urte: 0,06.
  • 11 urte: 0,06.
  • 12 urte: 0,06.
  • 13 urte: 0,06.
  • 14 urte: 0,06.
  • 15 urte: 0,06.
  • 16 urte: 0,09.
  • 17 urte: 0,09.
  • 18 urte: 0,43.
  • 19 urte: 0,46.
  • 20 urtetik gora: 0,46.

–Administrazio tramiteak eta hirigintza.

1.–Eskabideak eta agiriak (bakoitzeko):

a) Luzatzen den agiri bakoitzeko: 1,50 euro.

b) Kopiak eta fotokopiak: 0,15 euro.

c) Agiriak konpultsatzea: 0,30 euro.

2.–Ziurtagiriak:

a) Ziurtagiriak: 1,50 euro.

3.–Partikularrek sustaturiko egintzen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

4.–Lizentziak, kontzesioak eta baimenak tramitatzeko tasak:

a) Obra lizentziaren eskaera: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintzako zerbitzuaren kostuaren arabera.

b) Lehen aldiz erabiltzeko lizentziaren tarifak:

–Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.

–Egiturak eraberritzea, handitzea edo zaharberritzea: 100,00 euro

–Erabilera aldatzea, etxebizitzak egitea: 100,00 euro.

–Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintzako Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira.

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, horiek Girgillaon dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraituko zaie.

Etxarren Girgillaon, 2020ko abenduaren 14an.–Alkate udalburua, Francisco Javier López de San Román Laño.

Iragarkiaren kodea: L2015299