2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aldaketa, Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Faltzesko Udalak, 2025eko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea. Zehazki, 5. artikuluari eragiten dio aldaketak (udal-igerilekuen tarifak), eta 2026ko udako denboralditik aurrera aplikatuko da.
Espedientea jendaurrean egon da hogeita hamar eguneko epean, iragarkia argitaratu ondoan Udalaren iragarki-taulan eta 2025eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an, eta ez da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da.
Legez ezarritako ondorietarako, aldatutako testua argitaratzeko agintzen da. Honela idatzita geldituko da:
5. artikulua. Tarifa honen arabera jasoko dira eskubideak:
–Udal-igerilekuen tarifak.
BANAKAKOA | TARIFA |
EGUNA | HILEKOA | DENBORALDIKOA |
7 urtetik behera | |
7tik 14 urtera bitarte | 3,50 euro | 16 euro | 25 euro |
15etik 64 urtera bitarte | 6,50 euro | 36 euro | 49 euro |
65 urtetik gora | 3,50 euro | 16 euro | 25 euro |
FAMILIAKO ABONUA | DENBORALDIKO TARIFA |
Senar-emazteak / Izatezko bikote erregistratua | 85 euro |
Faltzesen, 2026ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2601772