299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

90/2020 EBAZPENA, abenduaren 15ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita azaroaren 25eko 80/2020 Ebazpena, bertan akats bat atzeman baita jaiegun deklaratutako egunetan.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 80/2020 Ebazpenaren bidez onetsi ziren Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuko tarifak 2021. urterako.

2020ko abenduaren 15ean argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean aipatutako ebazpena, baina akats bat atzeman da Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 80/2020 Ebazpen horretan, hain zuzen ere Iruñerriko Batzar Orokorraren 2020ko azaroaren 16ko Akordioan jaiegun deklaratutako egunei dagokienez; akordio horren bidez onetsi ziren Iruñerriko Taxi Zerbitzu Bateratuaren Lurralde Eremuko tarifak eta osagarriak 2021. urterako.

Horrenbestez, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 265/2019 Foru Dekretuak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiaren azaroaren 25eko 80/2020 Ebazpenaren 3. ataleko 2. paragrafoa. Honela agertuko da aurrerantzean:

“Egun horietaz gain, jaieguntzat hartzen dira Iruñeko Udalak finkatzen duen tokiko jaieguna, uztailaren 6tik 14ra doan sanferminetako aldia (bi egunak barne), eta abenduaren 24a eta 31 eta urtarrilaren 5a, 18:00etatik aurrera.”

2. Ebazpen hau Nafarroan dauden taxilarien elkarte profesionalei eta kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen, eta ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea, eta aditzera ematea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 15ean.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

Iragarkiaren kodea: F2015511