299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

2021erako lan egutegia eta egun baliogabeak deklaratzea

Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2020ko abenduaren 13an. Hona hemen testua:

“Ikusirik 217/2020 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2021. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Deikazteluko Udalaren bulegoetan 2021ean izanen diren jaiegunen egutegia. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 1a: Ostegun Santua.

Apirilaren 2a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 5a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–San Isidro bezpera (herrian jai).

–Abuztuaren 24, 25, 26, 27 eta 28a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2021. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Deikazteluko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

2. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Hirugarrena.–Deikazteluko Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00etara arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Deikazteluko Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Deikazteluko Udaleko Langileen Departamentura igortzea, eta hurrengo osoko bilkuran haren berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean”.

Deikaztelun, 2020ko abenduaren 13an.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L2015286