299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru,
lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak Sarautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2020ko urriaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

“Xedapen iragankorra: eten egiten da irabazteko xedearekin mahai eta aulkiak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea arautzen duen tasaren aplikazioa 2020. urtean”.

Corellan, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2015323