299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 123. lurzatian.
Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2020ko abenduaren 1ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, 3. poligonoko 123. lurzatirako lerrokadurak aldatzeko helburua duena. Estibaliz Zubieta Aguirrek sustatu du.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da orok jakin dezan, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatua betetzeko (dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2020ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Jose María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2014802