299. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2021erako

Añorbeko Udalak, 2020ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 16., 64. eta 132. artikuluetan xedatutakoa, udalek horien arabera erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei aplikatzekoak diren karga-tasen zenbatekoak, foru lege horretan finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege beraren 162. artikuluak. Orobat, beharrezkoa da finkatzea 2021eko ekitaldian aplikatzekoak diren tasak eta prezio publikoak Udalaren eskumeneko jarduerak egin eta zerbitzuak emateagatik.

Aurrekoa ikusita, eta kontuan hartuta nahitaez ordainarazi beharreko zerga bakoitzari ezarritako mugak Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan, Añorbeko Udalak, osoko bilkuran,

ERABAKITZEN DU:

Lehena.–Jarraian adierazten diren zerga-tasak finkatzea, nahitaez ordainarazi beharreko udal zergei baitagozkie, 2021eko ekitaldian aplikatzeko:

1. Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,30 izanen da.

2. Landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren tarifei 1,2 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %4 izanen da.

5. Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.

5.1. Aplikatuko dira aldi bakoitzerako ezarritako gutxieneko koefizienteak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikulukoak.

5.2. Kuota zehazteko karga-tasa finkatzea; hala, %20 izanen da tasa bakarra.

Bigarrena.–Kalez kaleko salmentarako honako tasa hauek onestea, 2021. urteko aurrekontu ekitaldirako:

1. Eguneko tarifa: 10,00 euro.

2. Hiru hilabeteko tarifa: 50,00 euro.

Hirugarrena.–Obretarako eta hirigintzako tramitazioetarako lizentziak emateko tasak, 2021eko aurrekontu ekitaldiari dagozkionak, Udaleko teknikari aholkulariek emandako hirigintzako txostenen kostuaren parekoak izanen dira.

Laugarrena.–Hilobien kontzesiorako eta udal hilerrian ehorzketa zerbitzuak emateko honako tasa hauek onestea, 2021eko aurrekontu ekitaldiari baitagozkio:

1. Ehorzteko tasa: 50,00 euro.

2. Hilobien kontzesioa:

–Hilobiak (20 urte): 500 euro.

–Horma-hilobiak (20 urte): 400 euro.

–Errauts-kutxategiak (20 urte): 200 euro.

–Kontzesioaren luzapena, 10 urterako: 100 euro.

Bosgarrena.–Denboraldiko abonamenduen eta sarreren prezioak honako hauek izanen dira igerilekuan eta gimnasioan, 2021. urterako:

–Igerilekua.

ABONAMENDUAK

DENBORALDIA

HILABETEA

HILABETE ERDIA

Haurrak 0-3 urte

0 euro

0 euro

0 euro

Haurrak 4-12 urte

30 euro

20 euro

10 euro

Gazteak 13-18 urte

40 euro

30 euro

20 euro

Helduak 19-64 urte

60 euro

40 euro

30 euro

65 urte edo gehiagokoak

40 euro

30 euro

20 euro

SARRERAK

EGUNEKOA

JAIEGUNA

Haurrak 0-3 urte

0 euro

0 euro

Haurrak 4-12 urte

2 euro

3 euro

Gazteak 13-18 urte

3 euro

4 euro

Helduak 19-64 urte

4 euro

5 euro

65 urte edo gehiagokoak

3 euro

4 euro

–Gimnasioa:

ABONAMENDUAK

URTEA

SEIHILEKOA

HILABETEA

16 urtetik gorakoak

75 euro

50 euro

20 euro

–Eguneko sarrera: 3 euro.

–Beherapenak abonamenduetan.

Arestian aipatutako abonamenduetan %25eko beherapena izanen dute ondoko taldeetako batean dauden herritarrek:

  • Langabeak.
  • %25etik gorako minusbaliotasun aitortua dutenak.
  • Familia ugarietako kideak.

Seigarrena.–Udal pilotalekua erabiltzeko prezioak hauek izanen dira 2021ean:

–1. pilotalekua: 2 euro/ordua.

–2. pilotalekua: 2 euro/ordua.

–Pista: 2 euro/ordua.

–Txartelak lortzeko prezioa: 3 euro.

Zazpigarrena.–Aurreko zerga-tasek, tasek eta prezio publikoek 2021eko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Zortzigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Añorbeko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea”.

Añorben, 2020ko abenduaren 14an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2015273