298. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2021eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2020ko abenduaren 17an egin zen osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2021eko plantilla organikoa.

Espedientea jendaurrean egongo da Idazkaritzan 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu behin betiko onetsitzat joko da, uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Arbizun, 2020ko abenduaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores

Iragarkiaren kodea: L2015707