297. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Dirulaguntzak, Eguesibarren 2021ean egiten diren gizarte-proiektuetarako. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/538754). DDBN identifikazioa: 538754.

–Oinarri hauen xedea.

Dirulaguntzen deialdi honen xedea da diruz laguntzea 2021ean gizarte ongizateko alorrean proiektuak garatzen dituzten entitateei, populazio zaurgarriarentzako ekintzak egiten dituztenei eta COVID-19ak sortutako krisia borrokatzeko proiektuei.

–Entitate onuradunak.

Oinarri hauetan aipatutako laguntzak jaso ditzakete honako baldintza hauek betetzen dituzten erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboek soilik:

a) Irabazi-asmorik ez izatea.

b) Prebentzio, laguntza, gizarteratze eta herritarren parte-hartzearen sustapenerako eta sentsibilizaziorako jarduerak egitea, Gizarte Zerbitzuen esku-hartzearen eremuaren barnean.

c) Sexu-askatasunaren aurkako delituengatik aurrekaririk ez izatea, adingabeentzako jardueren kasuan, X. eranskinaren arabera.

d) Proiektuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta baliabideak izatea.

e) Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta ekonomikoak, oro har, eguneratuak izatea.

–Aurkezteko epea:

a) Dirulaguntzaren eskabideak eta frogagiriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik 30 eguneko epean aurkeztu beharko dira, Eguesibarko Udalaren erregistro elektroniko orokorrean (https://sedeelectronica.valledeegues.es/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen direnetako batean. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

b) Aurkezten den dokumentazioak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, entitate interesdunari eskatuko zaio zuzenketa egin dezala gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskabidea bertan behera utzi duela iritziko zaiola. Betiere, aitzinetik ebazpena emanen da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) 68. artikuluan xedaturik dagoenarekin bat.

c) Entitate bakoitzak proiektu bat aurkezten ahalko du gehienez.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2015240