297. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Arroizko Udalak, 2020ko azaroaren 26an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2021eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Aurrekontuen espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da.

Arroitzen, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2015489