297. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren Kirol Zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu lehiaketa bidez betetzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2020ko abenduaren 10ean:

«BAT ETORRITA Iruñeko Udalaren Kirol Zerbitzuko buruaren lanpostua merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren zazpigarren oinarriarekin, deialdia ezen Giza Baliabideetako Zuzendaritzak irailaren 17ko ebazpenaren bidez onetsi eta zeinen aipamena 2020ko 220. NAOn, irailaren 28koan, argitaratu baitzen,

HONAKO HAU EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

IZANGAIEN ZERRENDA

Onartuak:

BLASCO IRIBARREN MARIA SOLEDAD

Baztertuak: Ez izateagatik Iruñeko Udaleko edo haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian (deialdiaren oinarrietako 5.a puntua).

QUEZADA JUMBO EFREN

2.–Epaimahaiaren behin betiko osaera.

Epaimahaiburua: Fernando Aranguren Reta, Iruñeko Udaleko Kiroleko zinegotzia.

Epaimahaiburu ordezkoa: Cristina Martínez Dawe, Iruñeko Udaleko Berdintasuneko zinegotzia.

Epaimahaikidea: Concepción Mateo Pérez, Iruñeko Udaleko Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Aurora Mendía Leache, Iruñeko Udaleko Komunitate Ekintzako eta Kiroleko Alorreko idazkari teknikoa.

Epaimahaikidea: Ignacio Arbeloa Freire, Iruñeko Udaleko erdi-mailako teknikaria.

Epaimahaikide ordezkoa: Daniel Martínez Aguado, Iruñeko Udaleko Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako graduduna.

Epaimahaikidea: Gloria Sangüesa Ortega

Epaimahaikide ordezkoa: Javier Aoiz Pinillos

Epaimahaikide-idazkaria: Marta Martínez Llobet, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

Epaimahaikide-idazkari ordezkoa: Xabier Burgui Vergara, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako eta Antolaketako teknikaria.

3.–Memoria-Lana.

Deialdiaren oinarrietako 9.a) puntuan aipatzen den memoria-lanak honako hauek jaso beharko ditu:

–Honako lan-ildo hauek:

  • Lanpostuaren zereginak eta betekizunak aztertzea.
  • Lanpostuan aritzeko baldintzak eta bitartekoak azaltzea.
  • Kiroleko zerbitzuko antolaketa teknikoa aztertzea.

–Memoria USB batean aurkeztu behar da, PDF artxibo batean.

–PDFaren ezaugarriak:

  • Formatua, Arial letrakoa.
  • Tamaina, 12 puntu.
  • Lerroartea, soila.
  • Luzera: 10 eta 30 orri bitarte (DIN A4).

–Aurkezteko data: 2021eko urtarrilaren 12an, 09:00etan, Zapatería kaleko 40ko udal-aretoan.

Ahozko defentsa egiteko data lan-memoria aurkeztu ondoren jakinaraziko da.

Iruñean, 2020ko abenduaren 10ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2015234