296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-216

Juan Emilio Irigaray Resano jaunak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Juan Emilio Irigaray Resano.

Xedea: lanabesak eta makineria gordetzeko nabe bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate Hidrogeologikoa: Ebroko alubioi-lurrak: Lodosa-Tutera.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Azkoien (Nafarroa).

Komunetako hondakin urek 261 m³-ko gehieneko bolumena dute urtean: iragazki biologikoa duen hobi septikoan tratatzen dira. Garbiketen urak (312 m³-ko bolumena urtean), berriz, hidrokarburoen 1 klaseko bereizgailuaren bidez tratatzen dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015198