296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-846

Erroibarko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Erroibarko Udala.

Xedea: Mezkirizko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: izenik gabea (Erro ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Erro (Nafarroa).

Herriko hondakin uren bolumena 4.500 m³-koa da urtean; 37,5 m³-ko putzu septikoan arazten dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015197