296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-792

Jurramendiko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Jurramendiko Mankomunitatea

Xedea: Egaibar HUA-tik datozen hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ega ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Murieta (Nafarroa).

Isurketak 120.000 m³-ko bolumena du urtean gehienez; arazteko sistema hauek osatua da: lehen mailako dekantazioa, iragazki biologikoa eta bigarren mailako dekantazioa.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 2628, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015193