296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-796

Imozko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Imozko Udala.

Xedea: Muskizko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Muskizko erreka (Larraun ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Imotz (Nafarroa).

Imozko (Nafarroa) udal-mugarteko Muskitz herriko isurketak 3.900 m³-ko emaria du urtean eta, imhoff tanga batean araztu ondoren, Muskizko errekara isurtzen da eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 3an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015192