296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-A-49

Ebroko Konfederazio Hidrografiko honek 2020ko ekainaren 4an emandako ebazpenaren bidez, Autovía del Pirineo SAri ur publikoen aprobetxamendua eman zaio, Irati eta Aragoi ibaien eskuin ertzetik ura hartzeko, Ledea eta Esako udal-mugarteetan, urte osorako; urtean, gehieneko bolumena 437,5 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilabetean 0,014 l/s-koa. Ura galtzadako zola zaindu eta garbitzeko lanetarako zein drainatze obren garbiketarako erabiliko da, A-2 Pirinioetako autobia Nafarroako Foru Komunitatetik igarotzen den tartean, Noainetik Zaragozako probintziako mugaraino, eta aipatu ebazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015188