296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu transferentzia. Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2020ko azaroaren 5ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zen kreditu-gehigarria gauzatzeko espediente bat, 10.000,00 eurokoa, aurre egiteko hondakinen birziklatzea hobetzeko kanpainetan eta garbiguneen kontrolerako aplikazio informatikoetan egin gastuaren igoerari.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jotzen da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 10.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 10.000,00 euro.

Tafallan, 2020ko abenduaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2015134