296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, 2020ko azaroaren 30ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1. eta 2. aldaketak Mankomunitatearen 2020eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Arantzan, 2020ko abenduaren 4an.–Mankomunitateko burua, Leire Mitxelena Gamio.

Iragarkiaren kodea: L2015086