296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Aldaketa egituratzailea Urdazubiko Udal Planean, harrobien aldeari dagokiona

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak urriaren 28an emandako 96E/2020 Foru Aginduaren bidez (2020ko azaroaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), behin betiko onetsi zen Urdazubiko Udal Planaren aldaketa egituratzailea, harrobien aldeari dagokiona. Urdazubiko Udalak sustatu du.

Hirigintzako araudia argitara ematen da, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urdazubin, 2020ko azaroaren 25ean.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2014584