296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

6/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko urriaren 22an egin osoko bilkuran eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, hasiera batez onetsi zuen aurrekontu-aldaketa egiteko 6/2020 espedientea. Haren bidez, kreditu transferentziak eta aparteko kreditua gaitzen dira.

Espedientea jendaurrean jarri da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 256. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 3koa), alegazioak aurkez zitezen 15 egun balioduneko epean; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Aipatu epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik, ez aurkeztu, ez jaso; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe onetsitzat jotzen da. Hona hemen aldaketaren testua.

Gaia: Aurrekontu-aldaketa egiteko 6/2020 espedientea: Kreditu transferentzia eta aparteko kreditua.

Gastu-partida hau sortzea:

Partida: “Elordi industrialdeko bidean zoladura berria jartzeko inbertsioaren obrak”.

Zenbakia: 4220 6090005 (6. kapitulua).

Zenbatekoa: 25.518,00 euro.

Finantzabideak:

Kreditu-transferentzia: Gastu-partida hau beheititzea:

Partida: “Kirol jardueren kudeaketa”.

Zenbakia: 3410 22740 (2. kapitulua).

Uneko zenbatekoa: 38.000,005 euro.

Beheititzea: 9.000,00 euro.

Azken zenbatekoa: 29.000,00 euro.

Aparteko kreditua: Sarrera-partida berria sortzea.

Partida: “Libreki erabaki beharreko Toki Inbertsioen Planaren laguntza”.

Zenbakia: 7505002 (7. kapitulua).

Zenbatekoa: 16.518,00 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2015163