296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

325/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, deklaratzen duena bete gabe geratu dela osasun publikoko ikuskatzaileen (mediku-farmazialariak) lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomorako.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 228/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen osasun publikoko ikuskatzaileen (mediku-farmazialariak) lanpostu huts bat betetzeko, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomorako. Deialdi hori 2020ko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 20koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezko da deklaratzea bete gabe gelditu dela Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoko osasun publikoko ikuskatzaileen (mediku-farmazialariak) lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia.

Horrenbestez, erabiliz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatzen duen urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea deialdi honetako lanpostua bete gabe utzi dela: osasun publikoko ikuskatzaileen (mediku-farmazialariak) lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatze bitartez betetzeko deialdia, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomorako.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1. c) eta 126.3 artikuluetan xedaturikoarekin.

Iruñean, 2020ko abenduaren 9an.–Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, M. Ángeles Nuin Villanueva.

Iragarkiaren kodea: F2015058