296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2/2020 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea 2020ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, honako arau honekin bat: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Epe hori iragaten bada alegaziorik jaso gabe, behin betikoa bilakatuko da 2/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Sartagudan, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015172