296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2021eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Sartagudako Udalak, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2021eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, haren exekuzio oinarriak eta plantilla organikoa.

Onetsitako aurrekontua eta plantilla Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. eta 271. artikuluekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Sartagudan, 2020ko abenduaren 9an.–Alkatea, José Ignacio Eguizabal Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015077