296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Pitillasko Udalak, 2020ko irailaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 3/2020 aurrekontu-aldaketaren espedientea.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2020ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20koan, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik edo oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

1. kapitulua: 11.100,00 euro.

2. kapitulua: 31.500,00 euro.

4. kapitulua: 12.000,00 euro.

6. kapitulua: 37.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua: 312,02 euro.

4. kapitulua: 9.200,00 euro.

8. kapitulua: 19.087,98 euro.

Pitillasen, 2020ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2015128