296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

31/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, bi mila eta hogeiko azaroaren 5ean hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira 2020ko aurrekontuaren aldaketak, gastu orokorretarako diruzaintzako geldikinekin finantzatuak, eta 2017 zein 2018ko superabitaren soberakina zorpetze-maila murrizteko aplikatzea, xehetasun hauekin bat:

1.–2017. eta 2018. urteetako superabitak aplikatzea zorpetze garbiaren maila 1.082.297,56 euroan murrizteko. Superabit horren jatorria da hasiera batez finantzaz bezainbatean jasangarriak diren inbertsioetara zuzenduta zeuden kopuruak azkenean bete ez izana, 531.650,52 euroan eta 550.647,04 euroan hurrenez hurren. Murrizketa hori gauzatuko da 20/91300 Finantza entitateen epe luzeko maileguak izeneko diru-sarreren partidan jasotako epe luzerako mailegua -Udalaren behin betiko aurrekontuan 8.813.905 euroko kopuruaz aurreikusia- ez kontratatzearen bidez.

2.–Honako aldaketa hauek onestea Iruñeko Udalaren 2020ko aurrekontuan, 2020ko Aurrekontuan kreditu egokirik eta nahikorik ez duten aparteko gastuak betetzeko, Iruñeko Udalaren Gastu Orokorretarako Diruzaintzako Geldikinen bidez finantzatua, honako xehakapen hauekin bat:

KONTZEPTUA

PARTIDA

PARTIDAREN DESKRIBAPENA

ZENBATEKOA

Langileria-gastuak

70/23110/120090

Harrera eta komunitate-garapena. Funtzionarioen oinarrizko ordainsariak.

600.000,00

3.–Honako aldaketa hauek onestea Udaleko Hirigintza Gerentziaren 2020ko aurrekontuan, 2020ko Aurrekontuan kreditu egokirik eta nahikorik ez duten aparteko gastuak betetzeko, Udaleko Hirigintza Gerentziaren Gastu Orokorretarako Diruzaintzako Geldikinen bidez finantzatua, honako xehakapen hauekin bat:

KONTZEPTUA

PARTIDA

PARTIDAREN DESKRIBAPENA

ZENBATEKOA

Langileria-gastuak

30/15122/1200900

Hirigintza Gerentzia. Funtzionarioen oinarrizko ordainsariak

30.000,00

4.–Aldaketak kreditu-gehigarri edo ezohiko kredituen bidez eginen dira, partidak indarrean den eta dagokion entitatearen aurrekontuan kreditua esleitua duen ala ez.

5.–Osoko Bilkurak langileria-gastuetan (1. kapitulua) onetsitako aldaketetarako, lotura kualitatiboa ezarriko da lotura juridikoko poltsaren mailan.

Aldaketa hauek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko dute indarra.

Iruñean, 2020ko abenduaren 15ean.–Alkatea udalburua, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2015336