296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

2020ko 5., 6., 7., 8. eta 9. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Metautengo Barrutiko Udalak, 2020ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko aurrekontuan 5.etik 9.era bitarteko aldaketak egiteko espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Metautenen, 2020ko abenduaren 4an.–Alkate udalburua, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L2015042