296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Merkataritza sozietatea eratzeko espedientea. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko abenduaren 2an egindako osoko bilkuran, erabateko gehiengoaren erregelamenduzko quoruma zuela, erabaki bat hartu zuen, xedapen zatian honela dioena:

1. Hasiera batez onestea:

a) Justifikazio memoria bat, merkataritza sozietate bat eratzeko, Lodosako Udalak zuzenean kudeatuko duena eta kapital guztia Udalarena izanen duena, kudea ditzan aisialdiko eta kiroleko zerbitzuak eta zerbitzu edo lan osagarriak, Lodosako Udalak gestionatutako instalazioetan. “Sozietatea eratzeko memoria” du izenburua, eta espedientean dago, eginbidetua, 2020ko azaroaren 23ko datarekin, eta erabaki honen parte da.

b) Kudeaketa mota zuzeneko kudeaketa izanen da, merkataritza sozietate mugatu bat eratuz, kapital guztia Udalarena duena, kudea ditzan aisialdiko eta kiroleko zerbitzuak eta zerbitzu edo lan osagarriak, Lodosako Udalak gestionatutako instalazioetan.

c) Erantzukizun mugatuko merkataritza sozietatearen estatutuak.

2. Espedientea eta erabakiak jendaurrean jartzea 30 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

3. Galarazi gabe jendaurreko informazioaren emaitza eta Osoko Bilkurak espedientea behin betiko onetsi beharra, prozedurari dagokionez erabaki hau irmoa da bide administratiboan, eta honen aurka errekurtso hauek jar daitezke, hautara:

1.–Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren udal organo egileari zuzendua (urriaren 1eko 39/2015 Legea).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hura ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu ez gora jotzeko errekurtsorik, ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren kontra ezin izanen da berriz aurkeztu errekurtso-mota hori bera.

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, hori ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik.

3.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Espedientea jendaurrean jartzen da, erabakitako moduan eta epean.

Lodosan, 2020ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2014912