296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aurrekontuko 8/2020 aldaketa. Tramitazioa deuseztatzea

Leozko Udalak, 2020ko irailaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 8/2020 espedientea, landa eremuko udalekuen defizita ordaintzeko.

Iragarkia 2020ko 131. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an, eta harekin ireki zen jendaurrean egoteko eta alegazioak eta erreklamazioak egiteko epea. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

1 3340 22609 zenbakiko aurrekontu-egozpena gaitu zen, 1.940,89 euroko zuzkidura zuena, konturatu gabe egozpen hori bazegoela, lehendik, 2020ko aurrekontu orokor eta bakarrean: “Kultur eta kirol arloko jarduerak” izena zuen eta 3.500,00 euroko zuzkidura.

2020ko azaroaren 30ean, kontabilitatea eguneraturik zela, 1.183,46 euroko gastua zegoen aurrekontu-egozpen horren liburu nagusian, eta 2.316,74 euroko saldo positiboa.

Kontuan izanik zer egoeratan gauden COVID-19aren pandemia dela-eta, udal honek ez du aurreikusten kultura edo kirol arloko ekitaldirik egitea hemendik urtea bukatu arte. Beraz, aurrekontu-egozpen horrekin ordain liteke landa eremuko udalekuengatiko defizitaren kostua.

Gainera, nahikoa saldo dago aurrekontu-egozpen hori, landa eremuko udalekuen defizita jasoko lukeena, barnean hartzen duen lotura juridikoko poltsan. Horrenbestez, arestian aipatutako arrazoi berberengatik, ez da agortuko “Osasungarritasunaren babesa” izeneko 1 3110 22709 aurrekontu-egozpena, zeinak 1.000,00 euroko saldoa baitu egun. Era berean, 1 3380 22620 aurrekontu-egozpenean, “Udalaren eguneko gastuak” izenekoan 1.000,00 euroko saldoa dago egun, ekonomia eta finantza plana onetsi ondoan 1.000,00 euro kendu bazitzaizkion ere.

Beraz, arestian aipatutako datuak ikusirik, ez da beharrezkoa behin betiko onestea 8/2020 aurrekontu-aldaketa.

Horiek horrela, kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214. artikuluan ezarritako aginduak, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.e) artikuluak Udalbatzaren Osoko Bilkurari ematen dion eskumena erabiliz, aho batez erabakitzen da:

Bakarra.–Indarrik gabe uztea 8/2020 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespena, ez delako bidezkoa, eta espediente honi bukaera ematea eta artxibatzea. Aldaketa horren bidez aparteko kreditu bat gaitu zen, “Landa eremuko udalekuen defizita” izeneko 1 3340 22609 aurrekontu-egozpena, 1.940,89 euroko zuzkidura zuena, zeina finantzatu baitzen “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako” izeneko diru-sarreren 1 87000 aurrekontu-egozpenaren kargura.

Argitara ematen da, eta ohartarazten ezen erabaki hau aurkara daitekeela bide hauetako bat erabilita:

a) Berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2014655