296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

11/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Larragako Udalak, 2020ko urriaren 29an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 11/2020 aurrekontu-aldaketa 2020ko aurrekontu orokorrean.

Iragarkia 2020ko 263. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 10ekoan, ireki zen jendaurreko epea. Hura inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, aipatu aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan 202.1 artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, baita lege hori aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz ere. Argitara ematen da, bete dadin aipatutako legearen 202.3 artikuluan ezarritakoa.

Aldaketa horien edukia aipatutako Nafarroako Aldizkari Ofizialean azaltzen da.

Larragan, 2020ko abenduaren 4an.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2014998