296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2020ko abenduaren 10ean egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea kudeaketako hirigintza-hitzarmen bat, eraikigarritasuna gehitzearen ondoriozko betebeharrak monetarizatzeko, Cordovillako 1. poligonoko 335. lurzatiari dagokionez. Pîstia Navarra 2016 SLk aurkeztu du.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean gutxienez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Getze Galarren, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2015204