296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Udalaren merkataritza-sozietate bat eratzeko memoria eta estatutuen proiektua. Hasierako onespena

Baztango Udalak 2020ko azaroaren 26an egindako ohiko osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabakia hartu zuen:

1. Horretarako izendatutako Azterketa Batzordeak kapital osoa publikoa duen Merkataritza-Sozietate bat eratzeko idatzitako Memoriari eta Estatutuen proiektuari hasierako onespena ematea.

2. Tokiko Merkataritza Sozietate bat eratzeko Memoria eta Estatutuen proiektua jendaurrean paratzea 30 egun naturaleko epean, alegazioak eta oharrak egin daitezen.

3. Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Baztanen, 2020ko azaroaren 26an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2015239