296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

17/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontu-aldaketa egiteko 17/2020 espedientea, aparteko kreditua gaitzeko Barañaingo Udalaren aurrekontuan (2020ra luzatua), diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an, eta Udalaren ediktu-taulan.

Hamabost eguneko epea ezarri zen betetzeko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan –lege beraren 202.1 artikuluarekin loturik– xedaturik dagoena, eta epe hori iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe; hala, bada, behin betiko onesten da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

GASTUAK:

Aparteko kreditua.

KODEA

IZENA

PROPOSAMENA

Organikoa

Funtzionala

Ekonomikoa

61

45901

68100

Lurrak eta natur ondasunak

6.731,10

Guztira

6.731,10

DIRU-SARRERAK

Sarrera-aurrekontua goititzea

KODEA

IZENA

PROPOSAMENA

Ekonomikoa

8700001

Diruzaintzako gerakina

6.731,10

Guztira

6.731,10

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2015169