296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

15/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2020ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 15/2020 aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, Barañaingo Udalaren 2020ko ekitaldira luzatutako aurrekontuan. 2020ko aurrekontua exekutatzeko oinarriak aldatzeko da: 29 bis oinarriaren I. eranskinean (“Aurrekontuan aurreikusitako dirulaguntza izendunak”) sartuko dira herriko kultur elkarte batzuen izenean dauden dirulaguntza batzuk.

Jendaurrean jartzeko eta alegazioen eta erreklamazioen epea irekitzeko iragarkia argitaratu zen 2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an, eta Udalaren ediktu-taulan.

Iragan baita hamabost eguneko epea, zeina ezartzen baitu, bere 214.2 artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak, lege beraren 202.1 artikuluarekin loturik, eta ez baitu inork jarri alegaziorik edo erreklamaziorik, behin betiko onesten da aldaketa, bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin.

Hau da behin betiko onetsi den aurrekontu aldaketa, aurrekontua exekutatzeko oinarrietako 29 bis oinarriaren I. eranskinean sartu dena:

AURREKONTU-
EGOZPENAREN KODEA

ONURADUNA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

51 33402 48900

AUROROS DE SANTA MARÍA DE BARAÑÁIN

Kooperazio dirulaguntza

1.400,24 euro

51 33402 48900

BARABATU BATUKADA ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

2.025,36 euro

51 33402 48900

BARAÑAINGO BERTSO ESKOLA ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

1.637,80 euro

51 33402 48900

BARAÑAINGO EUSKAL KANTAK ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

1.444,02 euro

51 33402 48900

BARAÑAINGO BELENISTEN ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

1.421,05 euro

51 33402 48900

EZPELUR DULTZAINEROAK ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

6.909,57 euro

51 33402 48900

BARAÑAINGO TRIKITILARIAK ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

2.946,41 euro

51 33402 48900

BARAÑAINGO TXISTULARIAK ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

3.494,50 euro

51 33402 48900

BARAÑAINGO CANTO PUEBLO VIEJO ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

2.625,36 euro

51 33402 48900

BARAÑAIN ABESBATZA ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

7.234,45 euro

51 33402 48900

BARAÑAINGO GAITARIEN ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

4.824,79 euro

51 33402 48900

HARIZTI BARAÑAINGO DANTZA TALDEA ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

1.066,99 euro

51 33402 48900

BARAÑAINGO ERRALDOIEN ETA BURUHANDIEN KONPARTSA

Kooperazio dirulaguntza

2.393,03 euro

51 33402 48900

CANCIONES DE SIEMPRE ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

408,61 euro

51 33402 48900

SUSTRAIAK BARAÑAINGO DULZAINEROAK ELKARTEA

Kooperazio dirulaguntza

167,82 euro

40.000,00 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2020ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2015168