296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Xehetasun-azterketa, Olagueko 11. poligonoko 486. lurzatian. Behin betiko onespena

Anueko Udalak, 2020ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa Olagueko 11. poligonoko 486. lurzatiaren gehieneko lerrokadurak aldatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7., 49., 63., 74. eta 79-1 artikuluetan eta horrekin bat datorren gainerako legedian ezarritakoaren ondorioetarako, iragarkia argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, dagozkion testu eta planoekin batera.

Hori guztia argitaratzen da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Anuen, 2020ko azaroaren 23an.–Alkatea, Miguel Ángel Larrayoz Vidan.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2014574