296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

28/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2020ko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen kreditu-gehigarriaren 28/2020 espedientea, 2020ko aurrekontuari dagokiona.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala izapidetu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publiko egiteari buruzko izapide eta baldintzei dagokienez. Aipatu legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, osoko bilkuran hasiera batez onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen 2020ko azaroaren 10eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.

GASTU GOITITUA:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

1 9310 22708

Geserlocal diru-bilketa zerbitzua

9.000,00 euro

GUZTIRA:

9.000,00 euro

Aurreko kreditu-aldaketak finantzatuko dira honako partida honen kargura:

PARTIDA

IZENA

BEHAR DEN
ZENBATEKOA

33802 2260901

Azienda feria

9.000,00 euro

GUZTIRA:

9.000,00 euro

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Altsasun, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2015038