296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2055/2020 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2020ko urriaren 27ko Erabakian egindako akatsen zuzenketa argitaratzen duena. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatzen da, eta 2020ko irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege Dekretuan ezarritako neurriak sartzen dira.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak txostena egin eta gero, akatsak atzeman dira Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2020ko urriaren 27ko Erabakiaren testuan. Erabaki horren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoa aldatu zen, eta 2020ko irailaren 16ko 10/2020 Foru Lege Dekretuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2020ko urriaren 27ko 1751/2020ko Ebazpenaren bidez 2020ko azaroaren 12ko 265 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, ezarritako neurriak sartu ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluari jarraikiz, “Herri Administrazioek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak.” Kasu honetan, aurreko espedientea ikusita, egiaztatu da akats materiala dagoela Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 27an hartutako Erabakian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2020ko urriaren 27ko 1751/2020 Ebazpenaren bidez 2020ko azaroaren 12ko 265 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan.

Azaldutako guztiarengatik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.–Gobernu Kontseiluak 2020ko urriaren 27an hartutako Erabakian, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorearen 2020ko urriaren 27ko 1751/2020 Ebazpenaren bidez 2020ko azaroaren 12ko 265 zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, atzemandako akatsa zuzentzea, halako eran non:

Honela dioen tokian:

766

300

Oinarrizko Lanpostuko Administraria

C

Kudeatzailetza

Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzua

Kudeaketa Hobetzeko Atala

G

12

14,20

Honela esan behar du:

766

300

Oinarrizko Lanpostuko Administraria

C

Kudeatzailetza

Antolamendurako, Kalitaterako eta Prozesuetarako Zerbitzua

Kudeaketa Hobetzeko Atala

G (1)

12

14,20

Eta honela dioen tokian:

“(1) Birsailkatu beharreko lanpostua: aldaketa goizeko lanaldira, edozein estaldura prozeduratan”.

Honela esan behar du:

“(1) Birsailkatu beharreko lanpostua: Aldaketa sail eta ikastegietako lanaldi zatitura, edozein estaldura prozeduratan”.

Bigarrena.–Erabaki hau Unibertsitatearen iragarki-ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko azaroaren 27an.–Jarduneko errektorea, Francisco J. Arregui San Martín.

Iragarkiaren kodea: F2015103