296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1283E/2020 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ingurumen txosten estrategikoa egiten baita Iturmendiko Hirigintzako Udal Planaren aldaketa egituratzaile bati buruz. Aldaketak AR-3 SR-3D eremuko 2. poligonoko 203. lurzatiari eragiten dio, eta Javier Goikoetxea Goikoetxeak sustatu du.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Iturmendiko Udalak 2020ko irailaren 28an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epea ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ekoan.

Aldaketaren helburua da 2. poligonoko 203. lurzatiaren alde urbanizagarria aldatzea (lurzati hori AR-3 SR-3D eremuaren barruan dago). SR-3D sektoreak ez du jarraitutasunik. Izan ere, Udalaren jabetzapeko 408 m²-ko lurzati bat hartzen du, gaur egun urbanizatua dagoena eskolen aldean, eta beste puska bat 203A lurzatiaren barruan, 1.060,48 m²-koa. Proposatzen den aldaketak azken lurzati horri eragiten dio. Izan ere, proposatzen da lurzoru urbanizagarria estuagoa izatea errepidearen aurreko aldean, eta sakonagoa hegoaldera, eraikita dauden etxebizitza blokeen norabideari segituz. Aldaketak ez du ekarriko azalera urbanizagarria handitzea: kokapena baizik ez da aldatuko.

Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazioaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea aldaketa egituratzaile honi buruz, ez baitu ingurumen ondorio nabarmenik sortzen: Iturmendiko Hirigintzako Udal Planaren aldaketa egituratzailea AR-3 SR-3D eremuko 2. poligonoko 203. lurzatian. Aldaketaren sustatzailea Javier Goikoetxea Goikoetxea da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hirigintza Atalari eta Iturmendiko Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 2an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2015023