296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

661/2020 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, agintzen duena Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Fustiñanako Udalak Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 496/2020 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (0000434/2020 prozedura arrunta). Ebazpen horren bidez erabaki zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planetik kanpo uztea, behin betiko, honako inbertsio hauek: “Zolatzea, eta hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak jartzea Alfonso XIII, Juan Pascual Esteban, Portal (zati batean), San Isidro, Plaza de la Diputación, Virgen de la Peña eta Valle del Roncal kaleetan”. Fustiñanako Udalak sustatu ditu inbertsio horiek.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du, Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuaren Erregistroan 2020ko azaroaren 23an sartu zen 2020ko azaroaren 19ko idatzi baten bidez, igor diezaiotela Fustiñanako Udalak Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 496/2020 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (0000434/2020 prozedura arrunta). Ebazpen horren bidez erabaki zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planetik kanpo uztea, behin betiko, honako inbertsio hauek: “Zolatzea, eta hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak jartzea Alfonso XIII, Juan Pascual Esteban, Portal (zati bateaan), San Isidro, Plaza de la Diputación, Virgen de la Peña eta Valle del Roncal kaleetan”. Fustiñanako Udalak sustatu ditu inbertsio horiek. Sala horrek eskatu du, orobat, interesdunak epatzea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1., 2. eta 4. apartatuetan ezarritakoarekin bat.

Horiek horrela, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea Fustiñanako Udalak Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren irailaren 17ko 496/2020 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (0000434/2020 prozedura arrunta). Ebazpen horren bidez erabaki zen 2017-2019 aldirako Toki Inbertsioen Planetik kanpo uztea, behin betiko, honako inbertsio hauek: “Zolatzea, eta hornidurako, saneamenduko eta euri-uretako sareak jartzea Alfonso XIII, Juan Pascual Esteban, Portal (zati batean), San Isidro, Plaza de la Diputación, Virgen de la Peña eta Valle del Roncal kaleetan”. Fustiñanako Udalak sustatu ditu inbertsio horiek.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunak epatzea, demandatu gisa agertu ahal daitezen, bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara.

3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko abenduaren 2an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: F2015102