296. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2017E/2020 EBAZPENA, abenduaren 9koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, aldaketa onesten duena Osasuneko zuzendariaren uztailaren 18ko 460E/2020 Ebazpenaren bidez baimendutako gastuan. Ebazpen horrek deialdi bat onesten zuen osasun zientzietako ikerketa proiektuak egiteko, SARS-CoV-2 birusaren 2020ko pandemiari lotuta. DDBN identifikazioa: 516380.

Osasuneko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 460E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen osasun zientzietako ikerketa proiektuak egiteko, SARS-CoV-2 birusaren 2020ko pandemiari lotuta.

Aipatu ebazpenaren 2. atalean, 280.000 euroko gastua baimentzen da osotara, ebazpen horren bidez onetsitako deialdia finantzatzeko, eta aditzera ematen da gastu hori 2020ko Aurrekontu Orokorren “Osasun zientzietako ikerketa proiektuak” izeneko 512002 51350 7819 465102 partidari egotziko zaiola.

Adierazten da, halaber, 2020ko ekitaldian partida horretan kreditu erabilgarri gehiago izanez gero, deialdian hasieran aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaiola.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendariak egindako txostenean proposatu da deialdi horretarako baimendutako gastuaren zenbatekoa handitzea, osotara 345.103,50 euro jo bitarte, aipatu aurrekontu partidan kreditu erabilgarria dagoelako, horrela bat eginez bai lehen aipatutako Osasuneko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 460E/2020 Ebazpenaren 2. atalarekin, bai Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 31. artikuluan ezarritakoarekin.

Espedientean jasota dago Ogasunak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzailetza delegatuaren adostasuna.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 65.103,50 euroko gastu gehigarria baimentzea Osasuneko zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko 460E/2020 Ebazpenak onetsi zuen laguntza deialdirako; ebazpen horren bidez onetsi zen SARS-CoV-2 birusaren 2020ko pandemiari lotuta osasun zientzietako ikerketa proiektuak egiteko deialdia. DDBN identifikazioa: 516380. Horrenbestez, osotara baimendutako zenbatekoa 345.103,50 euro da.

Gastu hori 2020ko Aurrekontu Orokorren “Osasun zientzietako ikerketa proiektuak” izeneko 512002 51350 7819 465102 partidari egotziko zaio.

2. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Basean erregistratu beharko da.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari, Osasun Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari eta Osasun Departamentuko Kontabilitate Bulegoari.

Iruñean, 2020ko abenduaren 9an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2015269