294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-803

Urraulbeitiko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Urraulbeitiko Udala.

Xedea: Aldunateko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Ibilgua: Eskargaitz erreka-zuloa (Irati ibaia), isurbide izengabea (Irati ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Urraulbeiti (Nafarroa).

Herriguneko isurketak 1.000 m³-ko gehieneko bolumena du urtean eta tratamendua imhoff tanga batean egiten da. Herrigunetik kanpo dagoen etxe-multzoaren isurketa, urtean 400 m³-ko bolumena duena, putzu septiko batean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko azaroaren 6an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2015191