294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko urriaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskala aldatzeko espedientea, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izan ditzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 19koan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa.

2. artikulua. Arau honetan ezartzen diren prezio publikoak galdatuko dira Zizur Nagusiko Kirol instalazioen erabilera baimenduak ekartzen dituen zerbitzuak egiteagatik.

Aurreikusi gabeko erabilerak salbuespenez eta justifikatuz baimentzen ahalko dira, baldin eta egin beharreko jarduera Udalarentzat interesekotzat jotzen bada.

Baimendutako pertsonaren edo entitatearen betebeharra izanen da erabilera egitea indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzetan.

3. artikulua. Kirol instalazioak eta horien zerbitzuak erabiltzeko udal baimena jasotzen duten pertsonek edo erakundeek ordaindu beharko dute. Erabilera kolektiboa bada, pertsona edo entitate eskatzaileak ordaindu beharko du.

Ez da prezio publikorik eskatuko pertsona edo entitate eskatzaileak honako kasu hauetakoren bat gertatzen dela justifikatzen badu:

a) Udal organo eskudunaren hitzarmen edo bestelako akordioren baten esparruan beste entitate batzuek lokalak edo instalazioak erabiltzeagatik, baldin eta Zizur Nagusian kirol sustapen eraginkorra egiteko udalaren interesa justifikatuta badago.

b) Zizur Nagusiko Udalak egungo eta etorkizuneko udalaren kirol instalazioetan baimentzen duen erabilera, eskolako (lehen hezkuntza eta derrigorrezko bigarren hezkuntza) heziketa fisikoko programak garatzeko eskola orduetan.

Apartatu honetan arautzen denari dagokionez, dagokion udal organoak definituko du zein diren irakastorduak eta zein eskolarik gabeko edo eskolaz kanpoko orduak, indarrean dauden xedapenei jarraikiz.

c) Udalak antolatutako ate irekien jardunaldiak.

4. artikulua. Kirol instalazioetara edo haien zerbitzuetara sarbidea ematen duen sarrera edo baimena eskuratzen denean sortzen da ordaintzeko beharra.

5. artikulua. Sarrera kuotaren kasuan, ordaintzeko betebeharra sortzen da kirol instalazioetan abonatu gisa alta emateagatik. Hala ere, kirol instalazioetako abonatu gisa alta eman aurreko hilabetean Zizur Nagusian erroldatu diren pertsonek doan izanen dute hiruhilekoa, baldin eta aurretik erroldatu ez badira. Bete beharreko baldintza da kirol-instalazioetan gutxienez urtebetez abonatuta egotea.

6. artikulua. Abonamenduak urtekoak dira, urte natural bakoitzeko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte, eta hiruhilekoan behin ordaintzen da.

Urtarrilaren 1etik aurrera kide egiten direnek sarrerako kuotaz gain, hiruhileko horri dagokiona beharko dute ordaindu.

Hiruhileko batean instalazioetako abonatu izateari uzten dioten pertsonek berriz kide egiteko, sarrerako kuota ordaindu beharko dute.

I. eranskinean adin tarteen arabera konfiguratuta dauden tarifak kalkulatzeko, abonatutako pertsonaren jaiotza urtea hartuko da kontuan.

7. artikulua. Kiroldegiko pabiloien, kiroldegiko pisten eta instalazio osagarrien denboraldiko erabilerari dagokionez, prezio publikoak urtero likidatuko dira.

8. artikulua. Abonuen zenbateko osoaren %10eko murrizketa izanen dute familia ugariko kideek edo guraso bakarrekoak direnek.

Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira ezinbestez:

a) Familia ugariagatiko murrizketarako, Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legeak ematen duen definizioaren arabera, familia ugariaren titulua edo baliokidea Estatuko gainerako lekuetan.

b) Guraso bakarreko familiagatiko murrizketarako, Nafarroako Foru Komunitatean familia gurasobakarrak egiaztatzeari buruzko otsailaren 7ko 5/2019 Foru Legeak ezartzen duen definizioaren eta erregulazioaren arabera, guraso bakarreko familiaren titulua edo baliokidea Estatuko gainerako lekuetan.

9. artikulua. Familiaren inguruabarrak aldatzen badira izena eman ondoren edo hiruhileko ordainagiria igorri ondoren, inguruabar horiek ez dira hurrengo hiruhilekora arte kontuan hartuko.

10. artikulua. Denbora mugarik gabeko abonatuen hiruhilekoko kuotak ez ordaintzeak urte horretan instalazioak erabili ezina ekarriko du, zorra kitatu arte.

11. artikulua. 18 urtetik gorako abonatuek urtero prezio murriztuko bi sarrera jasotzeko eskubidea daukate.

Eskubide hori gauzatzen duten abonatu helduek onuradunarekin batera egon beharko dute eta laguntzailearen erantzule izanen dira une oro.

Abonatu gabeek sarrera horien bidez aukera daukate Zizur Nagusiko Udalaren kirol instalazioak eta hango gune irekiak abonaturik daudenekin batera erabiltzeko.

18 urtetik gorako abonatuak bertara joanda jaso behar du prezio murriztuko sarrera, kirol instalazioko atezaintzan edo udalean, erabiltzera doanean. Sarrera horiek izendunak izanen dira. Hau da, sarreran jarriko du nor den sarreraren onuradun eta zein egunetan joanen den.

“Prezio murriztuko sarrera” ematen duenak eguna eta onuradunaren izena erregistratuko du abonatuaren fitxan.

12. artikulua. Egun baterako, 7 egunerako eta 15 egunerako balio duten sarrerak edo txartelak instalazioetan sartzeko unean erdietsiko dira. Hortaz, diru-bilketarako arau berezia izanen da prezio publikoak instalazioetako diru-bilketa zerbitzuei ordaindu behar izatea. Haiek behar diren sarrerak emanen dituzte, ordainagiri gisa balioko baitute.

13. artikulua. Zizur Nagusiko Udalarekin hitzarmena duten “Ardoi” klubetako kirolariek, horietan parte hartzeko ezarritako gutxieneko adina badute, ez dute sarrera-kuotarik ordaindu beharko, eta urteko abonua ordainduko dute udalerriarekin duten harremanaren arabera, hau da, erroldatuta dagoen edo erroldatuta ez dagoen pertsona gisa.

Txapelketa nazionalak jokatu ahal izateko hitzarmena duten kluben fitxaketa gisa sartzen diren kirolariek Zizur Nagusian erroldatutako pertsona gisa ordainduko dute kirol instalazioen urteko kuota, eta gehienez ere talde titularreko kideen %40 izanen dira (beherantz biribilduko da).

14. artikulua. Eszedentzia: Abonatutako pertsonek, ikasketa edo lan arrazoiengatik eta fakturazio epeen barruan, egon behar badute Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo edo Foru Komunitatearen barruan Zizur Nagusitik 90km baino gehiagora, eskatzen ahalko dute aldi baterako baja ematea kirol instalazioetan, “eszedentzia” moduan. Zizur Nagusiko Udalean izapidetu beharko dituzte, aurrez aurre nahiz telematikoki, eta eskabidearekin batera erantsi beharko dute legezko agiri justifikatzailea (ikasketen matrikula edo lan kontratua).

15. artikulua. Abonatu txartela: Instalazioak denbora mugarik gabeko abonatu moduan erabili nahi dituztenek, Udalak finkatzen duen moduan eta finkatzen dituen baldintzetan eskuratuko dute horretarako txartela.

16. artikulua. Erabiltzaileek berekin gorde behar dituzte sarrerak edo instalazioak edo lokalak erabiltzeko baimenak, haien barnean dauden bitartean, eta erakutsi beharko dituzte bertako langileek eskatuz gero. Sarrerak, txartelak eta baimenak pertsonalak eta besterenezinak dira.

Instalazioen ardura duten langileek sarrera-txartela eskatu eta aurkezteari uko eginez gero, Udalaren kirol instalazioen eremutik kanporatuta zehatzen ahalko da.

17. artikulua. Ordaindu beharreko tarifak arau honen eranskinean agertzen dira, eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga barnean dute, hala badagokie.

18. artikulua. Instalazioaren erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioak erabiltzekoak, haren barrenean ikusgai jarriko baitira.

Iruzurtzat hartuko da Udalaren kirol instalazioen eremuan behar den sarrerarik edo baimenik gabe sartzea.

19. artikulua. Mendekotasuna duten abonatuak: Mendekotasuna dutela aitortuta duten pertsonek, agiri bidez justifikatu ondoren, eskubidea izanen dute laguntzaile batentzako doako baimena jasotzeko.

20. artikulua. Familia egoera apartekoak: Banantze egoeran dauden pertsonak (dibortzioa, banantzea edo antzeko egoera), beste leku batean erroldatuta badaude eta seme-alabak Zizur Nagusian erroldatuta badituzte, 12 urtetik beherakoak badira, abonatu egin daitezke, erroldatuen kuota ordainduta.

21. artikulua. Banantze egoeran (dibortzioa, banantzea edo antzeko egoera) dauden erroldatuen seme-alabak, Zizur Nagusian erroldatu gabeak, 12 urtetik beherakoak, abonatzen ahalko dira erroldatuen kuota ordainduta.

22. artikulua. Gimnasioa: Urte honetan 16 urte edo gehiago betetzen dituzten abonatuek gimnasio zerbitzua erabiltzen ahalko dute. Zerbitzu horren kuota instalazioen erabilera kuotari gehituko zaio.

22. artikulua. Askaldegiak: Abonatuek kirol instalazioetako askaldegiak eta erretegiak erabiltzen eta gozatzen ahalko dituzte, erabilera araudia betez. Era berean, abonatuak ez direnak 21:00etatik aurrera sartzen ahalko dira, gutxienez abonatu batekin eta askaldegiak erabiltzeko sarrera esklusiboa ordainduta.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, aplikatuko da Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua.

Bigarrena.–Ordenantza honen xedapenak indarrean jarriko dira eta ondorio juridiko osoak sortuko dituzte testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

I. ERANSKINA

Tarifak eta prezio publikoak

I.–Urteko abonamenduak.

Zizur Nagusian erroldatutako pertsonendako abonamenduen kuota.

–Erretirodunen eta pentsiodunen urteko kuota (65 urtetik gora) edo murriztua*: 100,00 euro urtean.

–Erretirodunen eta pentsiodunen urteko kuota (65 urtetik gora) edo murriztua* LGStik beherako diru-sarrerak (aurreko urterako argitaratua): 60,00 euro urtean.

–Helduen urteko kuota (19 eta 64 urte artean): 208,00 euro urtean.

–Gazteen urteko kuota (15 eta 18 urte artean): 152,00 euro urtean.

–Haurren urteko kuota (7 eta 14 urte artean): 120,00 euro urtean.

–Txikienen urteko kuota (3 eta 6 urte artean): 76,00 euro urtean.

–65 urtetik gorakoak.

–60 eta 65 urte bitarteko alargunak, alarguntasun-pentsioa soilik jasotzen dutenak.

–Ezintasun absolutua edo baliaezintasun handia aitortua dutenak.

–60 eta 65 urte bitarteko erretirodunak, erretiro-pentsioa soilik jasotzen dutenak (ez da jasotzen enpresarekiko akordio pribaturik, ez eta Errelebo-kontraturik ere).

Zizur Nagusian erroldatu gabeko pertsona abonatuak:

–Helduen urteko kuota: 324,00 euro urtean.

–Gainerako kategorien urteko kuota: 208,00 euro urtean.

II.–Kide egiteko kuota.

Kide egiteko kuota 150 euro izanen da.

III.–Prezio murriztuko sarrerak.

Prezio murriztuko sarrerak 4,50 eurokoak izanen dira.

IV.–Abonatu gabeen kuotak.

ABONATU GABEAK

EGUNEKO SARRERA

Zerbitzu gehigarrietarako sarrera

5,00 euro

Sarrerak lanegunetan, 65 urtetik gorakoentzat

7,00 euro

Sarrerak lanegunetan, helduentzat:

11,00 euro

Sarrerak lanegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat

7,00 euro

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 65 urtetik gorakoentzat

10,00 euro

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, helduentzat

15,00 euro

Sarrerak larunbat eta jaiegunetan, 3 eta 18 urte artekoentzat

10,00 euro

ABONAMENDUAK (ZENBAIT EGUN JARRAITUTARAKO)

7 eguneko sarrerak, 65 urtetik gorakoentzat

30,00 euro

7 eguneko abonamenduak, helduentzat

60,00 euro

7 eguneko baimenak, 3 eta 18 urte artekoentzat

30,00 euro

15 eguneko abonamenduak, 65 urtetik gorakoentzat

58,00 euro

15 eguneko abonamenduak, helduentzat

115,00 euro

15 eguneko abonamenduak, 3 eta 18 urte artekoentzat

58,00 euro

V.–Gimnasioa.

–Helduen kuota: 8,00 euro hilean.

–Gazteen kuota (16 urte betetzen dutenetik aurrera): 6,00 euro hilean.

VI.–Askaldegietarako kuotak.

–Sarrera 2,00 euro.

–Egurraren salmenta: 3,00 euro.

VII.–Espazioak alokatzea eta materialak eta zerbitzuak ematea.

–Irabazi-asmorik gabeko abonatuak:

  • Aretoen alokairua, ordubete: 20,00 euro.
  • Materiala edo soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 20,00 euro.
  • Materiala eta soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 20,00 euro.

Instalazio horiek (kirol anitzeko pista eta aretoak) gehien bat (gutxienez %75) abonatutako pertsonek osatzen dituzten kolektiboek erabiltzen badituzte, izaera hori ez dutenek 5,00 euro ordaindu beharko dituzte.

–Irabazi-asmorik gabeko abonatugabeak.

  • Pistaren 1/3 alokatzea, ordubete: 25,00 euro.
  • Pista osoa alokatzea, ordubete: 75,00 euro.
  • Aretoen alokairua, ordubete: 40,00 euro.
  • Materiala edo soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 40,00 euro.
  • Materiala eta soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 45,00 euro.
  • Belar artifizialeko zelai erdia, ordubete: 90,00 euro.
  • Belar artifizialeko zelaia, ordubete: 138,00 euro.
  • Futboleko belar zelaiaren urteko alokairua, 2 orduz 15 egunero: 1.932,00 euro.
  • Futboleko belar zelai erdiaren urteko alokairua: Ordu bat eta erdi, astean: 970,00 euro.

Alokairuaren prezioan sartzen da bertaratzen direnen sarrera ere bai.

–Irabazi-asmoa dutenak:

  • Pistaren 1/3 alokatzea, ordubete: 50,00 euro.
  • Pista osoa alokatzea, ordubete: 150,00 euro.
  • Aretoen alokairua, ordubete: 80,00 euro.
  • Materiala edo soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 40,00 euro.
  • Materiala eta soinu ekipamenduak alokatzea, ordubete: 70,00 euro.
  • Belar artifizialeko zelai erdia, ordubete: 150,00 euro.
  • Belar artifizialeko zelaia, ordubete: 250,00 euro.
  • Futboleko belar zelaiaren urteko alokairua, 2 orduz 15 egunero: 2.500,00 euro.
  • Futboleko belar zelai erdiaren urteko alokairua, ordu bat eta erdi, astean: 1.500,00 euro.

Alokairuaren prezioan sartzen da bertaratzen direnen sarrera ere bai.

VIII.–Padel pistak, frontoia eta kanpoko pistak argiztatzeagatik ikastetxeetarako.

–Padel pistak edo frontoia argiztatzeagatik, ordubete: 1,00 euro.

–Kanpoko pistak argiztatzeagatik ikastetxeetarako, ordubete: 5,00 euro.

IX.–Bestelako tarifak.

–Karnetaren kopia egiteagatik: 10,00 euro.

–Ordainagiriak itzultzeagatik: 3,00 euro.

–Armairuko giltzak galtzeagatik: 3,00 euro.

–Armairuko giltzak eta eskumuturrekoa galtzeagatik: 10,00 euro.

–Igeriketako txanoak: 1,20 euro.

X.–Ardoi-Iparralde gizarte eta kirol gunea.

–Ekitaldia: 800.00 euro.

–Ekitaldia + gunearen babesa: 1,200.00 euro.

–Erabateko garbiketa ekitaldiaren ondoren: 500.00 euro.

–Batez besteko garbiketa ekitaldiaren ondoren: 300.00 euro.

–Fidantza (ekitaldiak ez badauka berariazko asegururik): 600.00 euro.

–Kirol erabilera:

Banakako sarrera pistetara, federatuak eta abonatugabeak direnentzat, 7.00 euro.

Irabazi-asmorik gabeko taldeak, gehienez 20 pertsona noizbehinkako erabileran, aldez aurretik baimena emanda, erabilera partekatua, 4 orduz: 35.00 euro.

Irabazi-asmoa duten entitateak, gehienez 20 pertsona noizbehinkako erabileran, aldez aurretik baimena emanda, erabilera partekatua, 4 orduz: 70.00 euro.

Atletismo gunea erabiltzea, orduko, beste jarduera batzuekin bateragarria den erabilera baimendurik: 26.00 euro.

Pista osoa, jardunaldi (egun 1/2) baterako baimena izanik: 220.00 euro.

–Rokodromoa.

FEDERAZIOAREN INDARREKO LIZENTZIA IZANIK

ABONATUAK

ABONATU GABEKO ERROLDATUAK

ABONATU GABEKO ERROLDATU GABEAK

Sarrera, 16 urtetik beherakoak*

3

4

5

Sarrera, 16 urtetik gorakoak

5

8

10

Sarrera, 16 urtetik beherakoak, abonamenduarekin*

2

3

4

Sarrera, 16 urtetik gorakoak, abonamenduarekin*

4

7

9

Hilabetekoa, 16 urtetik beherakoak*

6

15

25

Hilabetekoa, 16 urtetik gorakoak

8

20

35

Alokairua, orduko (proiektua aurkeztu ondoren)

26

Alokairu osoa, egun 1/2 (proiektua aurkeztu ondoren)

220

* Heldu batek lagunduta egon behar dute.

Iragarkiaren kodea: L2014765