294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Ludoteka zerbitzua erabiltzeko prezio publikoa
arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko urriaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, aldaketa egiteko Ludoteka zerbitzua erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza fiskalean, ondorioak izan ditzan 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 19koan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen).

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA, LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN

5. artikulua aldatu da, eta honela gelditu da idatzirik:

Kuota eta kobrantza zehaztea.

5. artikulua.

1.–Ludoteka zerbitzuaren prezioa.

Prezio publikoa 15,00 euro izanen da, eta izena ematen den unean berean eskatuko da ordaintzeko, uste baita orduan hasten dela bai Udala zerbitzua ematen bai onuraduna zerbitzua hartzen.

Prezioa osorik ordaintzeko eskatuko da, kontuan hartu gabe noiz ematen den izena, eta diru horrekin denboraldi osoari dagokiona ordainduko da, alegia, ikasturteak hartzen duen denbora tartea, eta ez da ez dirurik itzuliko ez murrizketarik eginen zerbitzuari uko egiten zaion kasuetan.

Espresuki baztertzen da kuota hainbanatzeko aukera.

2.–Atseden emateko zerbitzuaren prezioa 2 eurokoa izanen da orduko.

Zerbitzu hori astean 10 orduz erabil daiteke gehienez.

Gutxienez ere egunean ordu bat egon behar da bertan.

Ez da adingabekorik onartuko goizeko 11:00etatik aurrera.

Iragarkiaren kodea: L2014763