294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa ordenantza fiskal batean, zeinak tasak arautzen baititu aprobetxamendu bereziak egiteko eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean.
Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2020ko urriaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen espediente bat, ordenantza fiskal bat aldatzeko, hain zuzen ere Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, ondorioak izan ditzan 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2020ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 19koan, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko onetsi da eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa, eta maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen).

Zizur Nagusian, 2020ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

ALDAKETA ORDENANTZA FISKAL BATEAN, ZEINAK TASAK ARAUTZEN BAITITU APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN

Tarifen eranskinean, 1.6 eta 1.7 epigrafeak aldatzen dira:

Tarifen eranskina

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

...

1.6. Beste erabilera edo aprobetxamendu bat, honelako jarduera ekonomikoetarako: barrakak, saltokiak, ikuskizun edo jolaserako edozein motatako postuak, metro koadro edo zatiki bakoitzeko:

–Egunean 0,40 euro/m².

–Herriko festetan, %50 handituko dira tarifak, salbu adjudikazioa enkante edo hitzarmen bidez ematen bada.

–Urtearen gainerakoan, okupazioa 30 egun baino gehiagokoa bada, tarifa %50 murriztuko da 10. egunetik aurrera.

–200 m²-tik gorako okupazioetan, gehienez ere 10 egunez, tarifa %50 murriztuko da.

1.7. Beste aprobetxamendu batzuk, ekonomikoak ez diren jardueretarako, esaterako edukiontziak, hesiak, salgaiak, materialak eta antzeko beste instalazio batzuk, eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozein okupazio, metro koadroko edo zatikiko:

–Egunean, lehen 30 egunean, 0,25 euro; eta ondokoetan, 0,10 euro.

–Segurtasun arrazoiengatik lurzatiak zulatzen direnean edo eraikinak zaharberritzen direnean, lehenbiziko 3 metroak salbuetsirik egonen dira, fatxadatik hasita.

Iragarkiaren kodea: L2014759