294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

507/2020 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2019-2020 ikasturteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak esleitzen dituena.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu Nafarroako Foru Komunitatean 2019-2020 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak eman dakizkiela horretarako egin diren probetan kalifikazio onenak lortu dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hiru ikasleei; proba horretako kalifikazio epaimahaiaren akta ere aurkeztu du. Sari horietarako deialdia abuztuaren 3ko 298/2020 Ebazpenaren bidez egin zen.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ondoko ikasle hauei esleitzea, irabazleak baitira, Nafarroako Foru Komunitatean 2019-2020 ikasturteari dagozkion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Bereziak. Ikasleak puntuazio handienetik txikienera ordenatuak daude:

1.–Iñigo Aguirre Zazo, Iruñeko Padre Moret-Irubide BHIko ikaslea.

2.–Alfonso Osorio de Rebellón Mora, Iruñeko Miravalles-El Redín HIPko ikaslea.

3.–Javier Ponz Casado, Iruñeko Hijas de Jesús HIPko ikaslea.

2. Xedatzea ikasle horiek Hezkuntza Departamentuaren aintzatespen ofizial bana jasoko dutela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Nazionaletara aurkezteko aukera izanen dutela.

3. Agintzea ikasle horien ikasketa espedientean ager dadila 2019-2020 ikasturteari dagokion Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Sari Berezia lortu dutela.

4. Saritutako hiru ikasleetako bakoitzari 250 euro ordain dakizkiola agintzea, hala xedatzen baitu bere zazpigarren oinarrian abuztuaren 3ko 298/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiak. Diru hori 2020ko gastu aurrekontuko “Sariak eta lehiaketak” izeneko 420005 42800 2268 321100 partidaren kargura ordainduko da.

5. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

6. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Padre Moret-Irubide BHIari, Iruñeko Miravalles-El Redín HIPari eta Hijas de Jesús HIPari, haietan ikasi baitute ikasle sarituek, eta interesdunei.

Iruñean, 2020ko abenduaren 1ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

Iragarkiaren kodea: F2014803