294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lan-egutegia eta egun baliogabeak 2021. urtean

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2020ko abenduaren 11n:

Bat etorrita abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin –zeinak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzko 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, aldatzen baitu eta Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio-esparruaren peko Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako lanorduen urteko kopurua ezartzen baitu– eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak maiatzaren 18an emandako 217/2020 Ebazpenarekin, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordainduko diren eta errekuperatu behar ez diren 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen baita, honako hau

EBATZI DUT:

1. Lan-egutegiaren honako jaiegun hauek onestea, Iruñeko Udalaren bulegoetan, 2021erako:

–Urtarrilak 1: Urteberri eguna.

–Urtarrilak 6: Jaunaren Epifania.

–Martxoak 19: San Josef.

–Apirilak 1: Ostegun Santua.

–Apirilak 2: Ostiral Santua.

–Apirilak 5: Pazko Astelehena.

–Maiatzak 1: Langileen Eguna.

–Uztailak 6, 7, 8, 9, 12, 13 eta 14: Sanferminak.

–Urriak 12: Espainiaren Jai Nazionala.

–Azaroak 1: Santu Guztien Eguna.

–Azaroak 29: San Saturnino eguna.

–Abenduak 3: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduak 6: Konstituzioaren Eguna.

–Abenduak 8: Andre María Sortzez Garbia.

–Abenduak 25: Jaunaren Jaiotza.

Halaber, 2021ean ezarritako epeak zenbatze aldera, baliogabetzat jotzen dira hala urteko larunbat eta igande guztiak nola udal-bulegoetarako aitortutako jaiegunak.

2. Iruñeko Udaleko bulegoetako eguneko lanaldia 7 ordu eta 24 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 215 lanaldi/egun, eta zerbitzuen beharrekin bat bete beharko da urteko lanorduen kopurua, guztira 1.592 ordu, 08:00etatik 15:00etara oro har eta derrigorrean, eta gainerako 24 minutu langileak aukeratzen duen moduan betetzekoak, malgutasunez, 07:36tik 08:00etara eta 15:00etatik 15:24ra.

3. Jendaurreko ordutegia eta Erregistro Orokorra irekitzekoa 08:30etik 14:30era ezartzen da.

4. Gainerako udal-zerbitzuek beren lan-egutegia prestatuko dute, kontuan harturik uztailaren 6tik 14ra bitarte, biak barne, jaiegunak izanen direla ohiko lanaldi osoa, edo ohikotik gorakoa egin behar duten langileen kasuan. Lorategien zerbitzuan, oro har, 07:36tik 15:00etara bitarte beteko dute 7 ordu eta 24 minutuko lanaldia, salbu eta Alorreko zuzendaritzarekin Zerbitzu Orokorretako Alorrak (Giza Baliabideak) berretsitako berariazko akordiorik egiten bada. Ikastetxe publikoetan lan egiten duten udal-langileek 07:36an hasiko dute lanaldia. Nolanahi ere, sanferminetan emandako zerbitzuen kasuan, udal-zerbitzuek hala eskatu eta Zerbitzu Orokorretako Alorrak (Giza Baliabideak) onesten badu, lan egindako denbora urteko lanorduetatik kanpo gera daiteke, eta konpentsatua izan Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 51. artikuluarekin bat.

Iruñean, 2020ko abenduaren 11n.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2015223