294. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEAZKUE

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Leazkueko Kontzejuak, 2020ko urriaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020rako aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 271. artikuluan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz, espedientea iragarki-taulan eta 2020ko 267. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 16an, argitaratu eta jendaurrean egon zen hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien alegazioak aurkez zitzaten.

Aurreko epea igarota alegaziorik aurkeztu gabe, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, aurrekontua behin betiko onetsi da, eta foru araudi horren 202.3 artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluari dagokionez xedatutakoari jarraikiz, argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, laburturik.

Jakinarazten da aurrekontuaren behin betiko onespen honen aurka aurkezten ahal direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakian ezarritako errekurtsoak.

LEAZKUEKO KONTZEJUAREN AURREKONTUA 2020

GASTUAK:

2.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 3.320,00 euro.

5.–Kontingentzia funtsa: 942,55 euro.

Gastuak, guztira: 4.262,55 euro.

DIRU-SARRERAK:

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 140,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 3.762,55 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 360,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 4.262,55 euro.

Leazkuen, 2020ko abenduaren 10ean.–Kontzejuko burua, Eugenio Oria Mundin.

Iragarkiaren kodea: L2015205